XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, nahiz eta orain ez dudan hipotesi hori defendatuko, nire ustez, aditz semimodalen egitura sintaktikoa kontroladitzena bera da: .

Beste era batera esateko, behar izan eta nahi izan (nahiago/gurago izan) aditzek osagarri sententzialak dauzkaten bitartean, ahal izan eta nahi/gura izan aditzak osagarri berbalekin ager daitezke bakarrik; eta semimodalek aditz nagusi ohikoek bezala joka dezaketen bitartean, aditz modalek ezin dezakete era horretan inoiz joka: .

2.3. Azkenean arazo bat.

Lehenago aipatu dudan Ithurriren adibidean (Ithurri 1979, 40): zera esateko erabili dugu: , hau da, era perfektua adierazteko.

Izan ere, hau da aurkitu dudan etsenplu bakarra.

Seguru asko, baina, euskal testu zaharretan badagoke horrelako forma asko, bai eta erdialdeko euskalkietan ere.

Problema, ordea, bestelakoa da.

Egungo hizkuntza mintzatuan, nik dakidan neurri apalean behintzat, era perfektua izan aditzaz egiten da beti, baita ahal eta ezin modalak bezala darabiltzaten euskalkietan ere.

Alegia, paradigma honela agertzen da: baina ez eta ezezkoetan baina .

Orain ikertzen saiatuko ez naizen arrazoiarengatik aditz modalen era perfektua, aditz semimodalena bera da, hau da, aditz nagusiena.

Hainbeste daturen artean, ba ote dago argia ikusteko zirrikiturik? Baiezkoan nago.

Badirudi modaltasunaren sistema guztiz higikorra izan dela aspalditxo honetan euskararen gramatikan.

Norberak esanen luke sistema ez dela oraindik sendotu, eta Bizkaiera dela nonbait azkeneko helburua, hots, aditz modalen suntsiketa, horrelako terminu teleologikoetan berba egin badezakegu behintzat.

Ekialdean hasita, Zuberoera da aditz modal gehien daukan euskalkia (ahal izan, ezin izan erabiltzen baldin bada - eta nahi izan/nahiago izan) eta mendebalderaino helduta Bizkaiera da ia aditz modalik ez daukan euskalki bakarra (salbuespena euskalki guztietan semimodala den behar izan aditza da, Bizkaieraz askotan modal bezala erabiltzen baita).